XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, bi eremu orokor bereiz ditzakegu: glomerularra eta kapilar peritubularra.

Lehenengoak odola arteriola aferentetik hartzen du eta arteriola eferentetik kanporatu.

Azken horrek odol-fluxuaren aurkako erresistentzia handia egiten du.

Hori dela eta, glomeruluko odol-hodien presioak oso handiak dira. Kapilar peritubularrek, aldiz, presio txikiak dituzte.

Glomeruluetako odol-hodien presio altuak direla eta, likidoak Bowman-en kapsulara igarotzeko joera du.

Kapilar peritubularretan aurkako prozesua gertatuko da, horietan presio txikia baita.

37.3. IRAGAZKETA GLOMERULARRA

Likidoa odoletik Bowman-en kapsulara abiatzen da.

Likido horri iragazi glomerularra esaten zaio.

Iragazketa-prozesua mintz glomerularraren bitartez burutzen da (ikus 37.4. irudia).

Mintz hori beste kapilar batzuetako mintzen oso antzekoa izan arren, zenbait bereizgarri ditu.

Mintz glomerularak hiru geruza nagusi ditu.

Lehena kapilarraren geruza endoteliala da, ondoren mintz basala eta azkenik zelula epitelialez osaturiko geruza.

Hainbeste geruza izan arren, oso iragazkortasuna handia du.

Beste kapilar normalekin konparatuta, 100-500 aldiz iragazkorragoa da.

Kapilarretako zelula endoteliala

Mintz basala

Zelula epiteliala

Plasma

Iragazia

Fenestrazioa

Zuloa

37.4. irudia. Mintz glomerularraren egitura funtzionala.

Horren arrazoia geruzen egitura berezia da.

Zelula endotelialek mintzean milaka zulo dituzte.

Zulo horiei fenestrazio deritzegu.

Mintz glomerularreko mintz basala ere berezia da, proteoglikanoz eta kolageno-zuntzez osaturik baitago.

Proteina horien artean likidoa igarotzen uzten duten gune ireki handiak daude.

Zelula epitelialak, bestalde, ez daude elkarri hertsiki loturik, haien artean poroak edo zuloak daude.

Hala ere, oso iragazkorra izan arren pisu molekular handiko substantziek ezin dute geruza erraz zeharkatu.

Ondorioz, odolean dauden proteina gehienak ezin dira Bowman-en kapsulara igaro.

Mintz basala ere negatiboki kargatua dagoenez, odolean dauden proteina kargatuek ezin dute mintza hori zeharkatu.

37.3.1. IRAGAZI GLOMERULARRAREN KONPOSIZIOA

Iragazdun glomerularrak likido interstizialera igarotzen den likidoaren konposizio bera du.

Ez du hematierik eta proteinen kontzentrazioa % 0,03koa da.

Elektrolito-konposizioa ere likido interstzialarekiko ia berdina da.

37.3.2. IRAGAZKETA GLOMERULARRAREN INDIZEA

Nefronetan denbora-unitateko eratzen den iragazi glomerularraren kantitatea iragazketa glomerularraren indizea da.

Pertsona normal batena 125 ml/min-koa da.

Beraz, egunero 180 litro iragazi glomerular eratuzen da.

Iragazi horren % 95 baino gehiago hodisketan berriro birzurgatzen da, gainerakoa gernuaren bidez kanporatzen delarik.

Iragazketa-frakzioa giltzurrunetatik igarotzen den odol-kantitatetik iragazi glomerular bilakatzen den odol-kantitatea da.

Normalean, odol-fluxua 650 ml/min-koa bada, iragazketa frakzioa % 19 izaten da.